XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Euskarazko perpaus menderatu gehienen perpaus-hasieratiko markarik eza.
Atzizki bidezko gure joskera horrek erdararekiko dituen desberdintasun erabatekoak ez dira nobedade noski, baina gehienetan maila formal hutsean geratu ohi da horren baieztapena. Gure honetan, berriz, horren alderdi funtzionala aztertzen da, bai puntuazioaren eskakizunei dagokienez, eta bai (aurrerago) halako perpausen sintaxiari oro har dagokionez.
Puntuazioari buruzko zer guztian, funtsezkoa den zerbait: puntuazio kodea eskasa da xehetasun guztiak emateko. Alde batetik, ahozkoaren ñabardurarik finenek ez dute askotan isla egokirik idatziz (
Konpromezuzko irtenbideak ere hartu behar izaten dira. (Euskaraz, adibidez, erlatibo-perpaus batek berez eskatzen duen jarraitasunaren eta erlatibo-perpaus horrek berak bere baitan eskatuko lituzkeen etenen artean.)
Beste askotan, berriz, puntuazio arazo soil zirudiena, ordenamenduzko edo formulaziozko arazo zabalago baten sintoma baino ez da, eta tratamendua ere halaxe dagokio: ez soilik puntuaziozkoa, sintaxi-estratejiazkoa baizik. Hor, hainbat inertzia eta mimetismo itsu gainditu beharra dauka noski, eta bide egokiak berariaz landu, euskal idazkera benetan funtzional, trabagabe eta ahaltsu batera iritsi nahi duenak.
Puntuazio-kodearen laburtasun eta are eskasia aipatu dugun puntu horretantxe, bertan gogorarazten zaio irakurleari badela
Hurrengo ataletan koordinazioaren eta puntuazioaren arteko lotura aztertzen da. Hor ere, ikuspuntu funtzionalak kontutan hartu behar du euskarazko perpaus bakunen ordenamendu erdaraz ez bezalakoa. Gaiak, hala ere, ordurako beren artean josiz doaz.